Notazio bidezko zati

Fluoreszeina disoluzio urtsuak, milioiko 1 eta 10.000 zati artean diluituak.

Zientzian eta ingeniaritzan, notazio bidezko zatiak sasi-unitate multzo bat da, dimentsiorik gabeko hainbat kantitateren balio txikiak deskribatzeko, adibidez, frakzio molar edo masa-frakzio. Zatiki horiek, kantitaterako neurriak direnez, neurri-unitate elkarturik ez duten zenbaki hutsak dira. Normalean erabiltzen dira:

  • ppm (milioiko zatia, 10-6),
  • ppb (miliarko zatia (edo mila milioiko zatia), ingelesezko parts-per-billion, 10-9),
  • ppt (bilioiko zatia , ingelesezko parts-per-trillion,10-12) eta
  • ppq (biliarko zatia (edo mila bilioiko zatia), ingelesezko parts-per-quadrillion, 10-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search